ULMAk bere eraldaketaren parte izan zen makina jarri du Garibaiko biribilgunean
1975ean Garibai auzoko enkofratu eta aldamioen fabrikan instalatu zenetik ia etengabe aritu da lanean, 2021ean makina modernoago batek ordezkatu zuen arte. Hamarkada horietan guztietan funtsezkoa izan da ULMA Construction enpresaren negozioan, baina hodiak fabrikatzeko makina hau ekoizpen-bide bat baino zerbait gehiago da.
ULMAk 1961ean ekin zion bere ibilbideari, eta hodi-makina hori 1975eko ekainean instalatu zen, Debagoienako beste kooperatiba bati (Talleres Arrasate, C.I.) erosi ziotenean.
Iritsi zenean, erronka handia izan zen, orduan ez baitzeukaten hura erabiltzeko ezagutzarik. Ibilian ibiliaz ikasi zuten, planoak berrikusiz edo beste leku batzuetan nola egiten zuten ikusten. Horrela, sortzen zuten produktua hobetzen joan ziren.
45 urteko historia
Harrezkero, makina 45 urtez aritu da ekoizten, ia etengabe. Oso aldi luzea eta emankorra izan da, eta makina bera eraldatzen joan da Negozioaren beharren arabera.
Martxan jarri zenetik, lehengaia sortzea zuen xede, eta, horri esker, milaka eta milaka aldamio eta zutabe egin ditu 45 urtez, 2021eko ekainean amaitu duen arte bere lana.
“Hodiak fabrikatzeko makina oso eraldaketa garrantzitsua izan zen, eta ULMAri aldamioetarako bere hodiak fabrikatzeko aukera eman zion, hornitzaileen menpe egon gabe".
Jose Luis Madinagoitia.
“Makina martxan jarri eta espero genituen emaitzak lortzen hasi ginenean, eskaintzen zizkigun aukeretan pentsatzen hasi ginen"
Javier Sotil.