ULMAk bere Argazki Lehiaketaren XV. edizioa jarri du martxan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAk bere Argazki Lehiaketaren XV. edizioa jarri du martxan

Argazki Lehiaketaren XV. edizio honetarako, IRAUNKORTASUNA gaia aukeratu dugu. Iraunkortasuna somatzen den argazkiak nahi ditugu (mugikortasun iraunkorra, birziklaketa, energía eraginkortasuna…).
ULMAk bere Argazki Lehiaketaren XV. edizioa jarri du martxan
2021/07/15

Aurreko urteetan bezala, argazki batzuk ULMA 2022 egutegi korporatiboa ilustratzeko erabiliko dira. Gainera, parte hartzaile guztien artean bat aukeratuko da. Aukeratutakoak “Naturan dagoen suite batean bi lagunentzat, ostatua, gosaria eta afaria” irabaziko du.

Argazkiak bidaltzeko azken eguna 2021eko irailaren 28a izango da, eta emailez bidali beharko dira helbide honetara: comunicacion@ulma.com

LEHIAKETAREN OINARRIAK:

ULMAn lan egitea, gehienez ere 6 argazki pertsonako bidaltzea eta argazki guztiek izenburu bat edukitzea. Argazkiak formatu horizontalean izango dira eta inprimatzeko kalitate nahikoarekin (15cm eta 200-300ppp).

[BIDALI ZURE ARGAZKIAK]