ULMAk bat egiten du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAk bat egiten du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero munduan urriaren 19an, eta ULMAk bat egin nahi du data horrekin, pertsonak sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi baititu edozein zeinu edo anomalia antzemateko azterketa erregularra egitearen garrantziaz.
ULMAk bat egiten du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin
2021/10/19

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) datuen arabera, bularreko minbizia emakume pazienteen minbizi guztien % 16 da, eta estatistikei dagokienez, badirudi urte batetik hona gora egiten ari dela.

Kalkuluen arabera, 8 emakumetik batek bularreko minbizia izango du bizitzan zehar, eta hori da emakumeek ebaluazio erregularra egin behar izatearen arrazoi nagusia.