Ulma Taldea
ULMA Taldeko Euskara Planeko adierazleak poliki-poliki aurrera doaz
Azken 3 urtetan egin dugun bezala 2022ko euskara planeko adierazleak aurten ere atera ditugu. Guztira 14 adierazle jaso ditugu, ULMA Taldeko 9 negoziotan.
Laburbilduz emaitza hauek jaso dira aurten:
- Euskararen ulermen maila %75etik gorakoa da eta 6 negoziotan %90etik gorakoa. Azken bi urtetako emaitzak alderatuz ulermen maila dezente hobetu da eta honek euskaraz lan egiteko aukera ematen digu.
- Langile berrien lanpostuetako hizkuntza eskakizunen betetze maila 7 negozioetan %100ekoa da.
- Ahozko erabileran (arlo informalean zenbat hitz egiten dugun euskaraz) poliki-poliki hobetzen ari bagara ere, 4 negozioetan erabilera jaitsi egin da.
- Hitzaldi eta Batzar Nagusietan urtetik urtera euskararen erabilera areagotzen ari da eta emaitza hori lortzen lagundu du adibidez, aldibereko itzulpenak, gerenteek bideoak euskaraz egitea....
ULMA Taldeko Euskara batzordean eta negozioetakoetan datozen asteetan emaitzak aztertu eta ekintza planak zehaztuko dira.