Ulma Taldea
ULMA Taldeko bazkideek eta langileek positiboki erantzun dute Begira aldizkariaren gaineko gogobetetze inkestan
Pasa den abenduan, aldizkariaren 50. zenbakia kaleratu zela aprobetxatuta, inkesta bat egin zen ULMAko negozio guztietako pertsonen artean, aldizkariaren gaineko iritzia eman eta horren bitartez aldizkaria hobetzen laguntzeko. Jasotako erantzun guztiak kontuan hartuta, pertsonen %93,47k erantzun zuten aldizkariarekin orokorrean pozik zeudela eta pertsonen %84,80k adierazi ziguten edukiek beren interes soziolaboralei erantzuten dietela.
Albisteak eta Gaurkotasuna izeneko atala da atalik interesgarrienetako bat, eta horren jarraian Erreportajeena.
Inkestan, halaber, adierazi dute Kooperatiben Historiaren gaineko informazioa eta kooperatibismoaren oinarriei buruzkoa eta ULMAren historiari buruzko argazkiak eta artxiboak ere jaso nahiko lituzketela, besteak beste.
ULMAko pertsonen laguntza eskertzeko, produktuz betetako saski bat zozketatu zen, eta Unai Murgiondo, ULMA Packagingekoa, izan zen irabazlea.
Eskerrik asko denoi!