ULMA Taldeko 225 bazkide eta langile izan ziren Illunben — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Taldeko 225 bazkide eta langile izan ziren Illunben

Joan den igandean, martxoaren 22an, Gipuzkoa Basketen laguntzarekin eta fundazioaren bitartez Donostiarako irteera bat antolatu zuen ULMA taldeak, Gipuzkoa Basket eta Laboral Kutxa Baskoniaren arteko partidua ikusi asmoz.
ULMA Taldeko 225 bazkide eta langile izan ziren Illunben
2015/03/24

ULMA Taldeko 225 bat bazkide eta langile beraien familiekin batera urtero antolatu ohi den ekimen honetan parte hartzera animatu ziren. Sarrerak eta bidaia ekimenaren kontura zirenez, ondo pasatzeko gogoa besterik ez zuten behar izan parte-hartzaileek.

Helburu hori bete asmoz, ULMA Taldeak jarritako hiru autobus irten ziren Oñatitik. Hala ere, GBCek ez zuen derbya irabazterik izan, Laboral Kutxa Baskonia nagusitu baitzen: 66-95.Bazkide eta langileen parte-hartzea helburu zuen ekimen honetan, ordea, giro ona nagusitu zen. Gainera, bertara gerturatu ziren guztiek ULMA GARA lema daraman kamiseta eskuratzeko aukera izan zuten.