ULMA Taldeak Tecnun eRacing ibilgailua babestuko du Formula Student txapelketan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Taldeak Tecnun eRacing ibilgailua babestuko du Formula Student txapelketan

Tecnun eRacing taldea Tecnun Unibertsitatea – Nafarroako Unibertsitateko Mekanika eta Elektronika Departamentuaren babespean ari den irakaskuntza proiektu bat da, irabazi-asmorik gabekoa, helburutzat daukana ingeniaritzaren hainbat arlotan ikastea, formula motako eserleku bakarreko ibilgailuak diseinatuz eta fabrikatuz eta beste unibertsitate batzuekin lehiatuz.
ULMA Taldeak Tecnun eRacing ibilgailua babestuko du Formula Student txapelketan
2020/11/05

Formula Student txapelketa, hain zuzen, Europar Batasuneko eta munduko hainbat herrialdetan urtero egiten diren ekitaldiak biltzen dituen lehiaketa bat da. Oraingoan Alemanian izango da, eta ingeniaritzaren eta automobilgintzaren munduko bazkide eta babesle garrantzitsuen laguntza izango du. Ekitaldi horietan mundu osoko unibertsitateek parte hartzen dute.

ULMA Taldea da ibilgailuaren babesleetako bat, eta aurten berrikuntza batekin dator: taldearen historiako lehen xasis autosostengatzailea egingo dute.