ULMA Taldeak GOSASUN zigilua jaso du laneko osasuna sustatzeko egin duen lana aitortuz — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Taldeak GOSASUN zigilua jaso du laneko osasuna sustatzeko egin duen lana aitortuz

“Osasunean berrikuntza egitea, guztion zeregina” izeneko jardunaldia antolatu zuen Innobasquek pasa den asteartean Deustuko Unibertsitatearen Donostiako Campusean eta horri esker, GOSASUN zigilua jaso zuten ohitura osasungarrien sustapenaren arloko hiru berrikuntza proiektu eta praktika on ezagutzera eman ziren.
ULMA Taldeak GOSASUN zigilua jaso du laneko osasuna sustatzeko egin duen lana aitortuz
2014/05/14

Innobasquek eta Jon Zuazagoitia Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren lehendakariordeak jardunaldiari irekiera eman zioten eta GOSASUN zigilua jaso duten hiru entitate pribatuetako ordezkariak aurkeztu zituzten. Lehenik, Gasteizko Udaleko Osasun Publikoaren Unitateko burua den Francisco Gómezek hartu zuen hitza eta haurren artean fruta eta barazki kontsumoa sustatzeko bere programa integrala aurkeztu zien bertaratutakoei. Era berean, Susana Gorbeña Osasuna-Deustu osasuntsua Plan zuzentzailearen koordinatzaileak osasunaren konpromisoarekin eta guztion ongizatearekin zerikusia duen bere kasu arrakastatsua aurkeztu zuen.

“Izan Osasuntsu” kasu arrakastatsuaren aurkezpena Iñaki Igarzabal ULMA Taldeko Laneko Segurtasun eta Osasuneko koordinatzaileak egin zuen eta horretarako lehenik, ULMA Taldean azken urteetan egin diren jarduerak azaldu zituen, laneko ingurunean osasuna sustatzeko duten konpromiso irmoa eta arlo horretan egin duten ibilbide luzea erakutsiz.

Jarduera horietako bat Ergonomia Aktiboa da. Helburua laneko inguruenean ohikoak diren jarrera desegokiez ohartaraztea da eta horietaz babesteko teknika eta metodologia desberdinak eskaintzea, sortu litezkeen lesio posibleak arindu eta prebenitzeko.
Beste jardueretako bat Menu Osasungarrien Programa da. Bere originaltasuna dela eta, ULMA Taldearekin hitzarmena duten jatetxeen aldetik eta horien erabiltzaileak diren bazkide eta langileen aldetik ere harrera eta inplikazio handia izan du. Horretarako, jatetxeek egunero menu osasungarriak eskaini dituzte, bertaratutakoek horiez gozatzeko aukera izanik eta elikadura ohiturak hobetzen aktiboki parte hartuz.

Bukatzeko, Iñaki Igarzabalek  GOSASUN zigilua jaso duen “Izan Osasuntsu” programaren arrakastarako gakoak azaldu zizkien bertaratutakoei. Programa honek ULMA Talde barruan ariketa fisikoa sustatzea, ingurune  psikosozial osasuntsu bat bermatzea eta osasun laguntza eta ohitura osasungarriak sustatzea ditu oinarrian.

GOSASUN Zigiluaren bidez aitortutako ULMA Taldearen lana, azken finean, osasun programak eraginkortasunez  garatzea eta ezartzea da. Horretarako, hartzaileek programarekiko konpromisoa hartzen dute laneko osasuna hobetzeko helburuak bere eginez eta osasuna, segurtasuna, norberaren buruaren zaintza eta garapen pertsonala kudeatzeko jarduera eta ardura pertsonal nahiz kolektiboak garatuz.