ULMA Taldeak bere bazkide eta langileei zuzendutako Argazki Lehiaketaren XI . edizioa jarri du abian.
Jasotzen diren argazki guztietatik hamabi izango dira 2017ko egutegian agertuko direnak. Argazki horien aukeraketa Arrasateko BELUN argazkilaritza estudioarekin lankidetzan egingo da (www.belun.com). Gainera, parte hartzaile guztien artean “Euskolabel Gabonetako Saskia” zozketatuko da, abenduaren 9an. Saskia Euskal Herriko produktu tipikoez osatuta dago, besteak beste: erreserba handiko urdaiazpiko onduaren pakete bat, solomo ondua, Idiazabal ardi-gazta zatia, Getariako antxoak eta hegaluzea, Ibarrako piperrak, Tolosako babarrunak, Getariako Txakolina eta abar.
Argazkiak 2016ko urriaren 31 arte bidali ahal izango dira, emailez helbide honetara: argazkilehiaketa@ulma.com.
Edizio honetan gehienez 6 argazki bidali ahal izango ditu langile bakoitzak eta horietatik bat bakarrik aukeratu ahal izango da egutegi korporatiborako.
Parte hartu eta gozatu Gabon hauetan EuskoLabelen produktuekin!