ULMA Taldeak babestutako kalitatezko bost proiektu aurkeztu dira STARTInnovara
STARTInnova ekimena diariovasco.com-ek bultzatzen du eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Adegik babesten dute. Horiez gain, UPV/EHU-k, Teknikak eta ULMA Taldea bezalako enpresek ere laguntzen dute, belaunaldi berrien talentu eta ekintzailetzan sinesten baitute.
Diariovasco.com-eko ordezkaria den Sorkunde Irazu topaketan izan zen ULMA Taldeko ordezkariekin eta Zuazola Institutuko ikasleekin batera, eta berak azaldu zuenez, Gipuzkoako 27 zentrok aurkeztuko dituzte enpresa ekintzailetza proiektuak STARTInnovaren hirugarren edizio honetan. Laster, Enpresa Ikasketetako irakasleez osatutako batzorde batek ebaluaketa egin eta bukaerako eta behin betiko fasean proiektuak aurkeztuko dituzten hamar taldeak aukeratuko dituzte. Epaimahaia enpresa, unibertsitate eta ekintzailetza sustapenaren arloko profesional prestigiotsuez osatuta egongo da.
Ikasleek 5 urte baino gehiagoko historia idatzi duten Negozioen ibilbidea ezagutzeko aukera izan zuten, era berean ULMAren oraina eta geroa bermatzeko oinarriak direnak. Modu berean, ULMA Taldeko ordezkariek Oñatiko Zuazola Institutuko Begoña Otal irakaslearen tutoretzapean dauden bost taldeen ideien kalitateaz gozatu ahal izan zuten.
Ideia guztiek dute proiektu bideragarriak izateko aukera. Horien artean daude arropa denda birtual bat sortzea, aisialdiarekin edo diseinuarekin zerikusia duten kirol sustapeneko ekimenak eta bizikletak zintzilikatzeko euskarrien komertzializazioa: produktua, xede merkatua, prezioa eta sustapena bezalako faktoreen zehaztapenean oinarritutako lanerako planaren garapena, egileen freskura, ilusio eta originaltasun dosiekin batera.