ULMA Taldeak amaitu du telefono mugikorrak batzeko kanpainarekin
Joan den otsailaren 27an ULMA Fundazioak telefono mugikorrak emateko kanpaina jarri zuen abian bere bazkide eta langile guztientzat.
Gurutze Gorriak eta ALBOANek bultzatutako kanpaina lagunduz eta “Baietz 200 telefono lortu 2 hilabetean?” leloaren bidez ekimenaren helburua zen bazkideak eta langileak elkartasun proiektuak babesteko kanpaina berri batean inplikaraztea.
Horretarako kutxak jarri ziren negozio guztietako harreraguneetan. “Eman zure mugikorra” erabilitako mugikorrak ematea bultzatzen duen kanpaina da, ingurumen, hezkuntza eta garapen proiektuetara bideratutako fondoak lortzeko. Era berean, ingurumena zaintzen laguntzen du, terminalak berrerabili eta birziklatuta. Euskal Herrian bildutako fondoak ALBOAN FUNDAZIOAK erabiltzen ditu Afrikan hezkuntza proiektuak finantzatzeko (Zehazki, Errefuxiatuentzako Jeuiten Zerbitzuaren lana bultzatuz, Aintzira Handietako eskualdean, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Ruandan eta Burundin). Gurutze Gorriak ingurumen arloko sentsibilizazio proiektuetara bideratzen ditu, batez ere pertsona helduei zuzenduta, zahartzaro osasuntsua sustatzeko jarraibide zehatzak bideratuz; hala, euren denbora ingurumen eta parte hartze jardueretara zuzentzen dira. Informazio guztia ULMA Fundazioaren webgunean kontsulta daiteke: