ULMA Taldea Be Basque Talent Conference enplegu foroan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Taldea Be Basque Talent Conference enplegu foroan

Urriaren 6an Be Basque Talent Conference enplegu foroa egin zen Londresen, Bizkaia Talentek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatuta, eta ULMA Taldeak bertan parte hartu zuen.
ULMA Taldea Be Basque Talent Conference enplegu foroan
2018/11/09

Ekitaldian, non 47 erakunde bildu baitziren, goi mailako trebetasun tekniko eta gaitasunak eta nazioartean esperientzia zabala zituzten profesionalak ezagutzeko aukera bikaina eduki zuen, aldi berean ULMAren egungo eta etorkizuneko egoerari buruzko informazioa eta karrera profesionalen garapenerako eskaintzen dituen aukeren berri zuzenean emanda.

Talentuen mugikortasunaz eztabaidatu, tailer tematikoetan parte hartu eta ohikoa baino giro lasaiagoan hitz egin; dudarik gabe, oso positiboa izan da hori dena ULMArako, forora joandako 137 profesionaletako 60 baino gehiagorekin balio erantsi handiko harreman pertsonala eduki ahal izan zuen eta.

Profesionalek, berriz, eskertu zuten bertaratutako enpresekin edukitako harremana eta Euskadin gaur egun dauden proiektuei buruz eta bertan dagoen egoera ekonomiko eta laboralari buruz jasotako informazioa. Orokorrean etxera itzuli nahi dute; halere, profesionalen asmoa da itzultzeko gogo hori Erresuma Batuan duten famili egoerarekin bateratzea.

ULMArentzat, balio erantsi handiko enplegua sortzeko konpromisoa da bere nortasun ezaugarri nagusietako bat, aldi berean pertsonekin eta ingurunearekin duen konpromisoa indartzen baitu.