ULMA Sistema igokarien egokitasuna Toronton — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Sistema igokarien egokitasuna Toronton

RCMI bizitegien eraikina, Torontoren erdialdean dagoena, ekipamendu eta zerbitzu esklusiboak dituen jabekidetza ospetsua da. 42 solairu ditu, 134,7 metroko altueran banatuta. Obra honetan, ULMAk RKS Sistema Igokari Gidatua erabili du, kanpoaldeko hormen enkofraturako plataforma gisa, bai eta HWS babes perimetrala ere. Produktu biak MK sistemarekin konfiguratu dira, geometriara eta bezeroaren premietara erraz egokitzen baita.
ULMA Sistema igokarien egokitasuna Toronton
2013/11/28

HWS sistemak, jasotze sistema hidraulikoa baitu, lanean ari ginen mailatik beheragoko hiru mailatan eman du babesa. Bi masta ditu, eta panel bakoitzak hiru mailatan dago gidatuta, ainguraketa berreskuragarrien bitartez.

RKS sistema autoigokari arinaren 4 paneletako bakoitzak gidatzeko bi masta eta txarrantxa bertikalak ditu plataforma nagusian, ULMA enkofratura finko lotuta egotea ahalbidetzen dituztenak.

Sistema biek, hau da, HWS eta RKS sistemek eraikinaren ipar eta ekialdeko aldeak estali dituzte. Beraien ainguraketak berreskuragarriak dira bai lauzan bai horman. HWS burua ainguraketaren elementu nagusia da, gidatze mekanismoarekin eta panel igokarien euskarriekin batera. RKSko panelek, 3,625 m eta 4,875 m-ko luzerakoek, oso lan plataforma seguruak dituzte.

Hona obra honetan erabilitako beste produktu batzuk:
• ORMA enkofratu modularra, nukleoen kanpoaldeko eta barrualdeko hormetan .
• VR Mahaiak, lauzetan txarrantxez finkatutako ALUPROP aluminiozko eskorarekin.