Ulma Taldea
ULMA Pluseko denboraldi berria prest
ULMA Plus ordainsari malguaren sisteman produktuak aukeratu edo berritzeko epe berria irekiko da.
Oraingoan, ULMA Plus planek urteko naturalekin bat egiteko, plana uztailetik abendura arte egongo da indarrean.
Hasierako irekiera ekainaren 10etik 22ra izango da, eta ondoren irekita jarraituko du produktu guztientzat, Osasun Asegurua izan ezik. Hasierako irekiera honetan ULMAko bazkide eta langile guztiek (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasuna) produktuak aukeratu edota kontratatutako produktuak berritzeko aukera izango dute eta kontratazio hauek aurtengo uztailean izango dira eraginkorrak.
ULMA Plus-en Plan berriak berritasun eta abantailak dakartza, besteak beste, ordainsari malgua zer den azaltzen eta argitzen duen bideoa.
ULMA Plus-i buruz informazio gehiago nahi baduzu, helbide honetan aurkituko duzu.