ULMA Pipingen saiakuntza suntsitzaileen laborategi berria, prest — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Forged Solutions

ULMA Pipingen saiakuntza suntsitzaileen laborategi berria, prest

ULMA Pipingek inbertsio handiak egin ditu gaur egungo laborategia eguneratzeko. Aurrekoa ez bezala, laborategi berria beheko solairuan dago, Forjako nabearen barruan, eta teknologiarik aurreratuenak ditu arlo hauetan:
ULMA Pipingen saiakuntza suntsitzaileen laborategi berria, prest
2016/04/10
  • Saiakuntza mekanikoak: Materialaren zati batean proba fisiko bat egiten da, bere propietateak zehazteko (erresistentzia, harikortasuna, zailtasuna...).
  • Metalografia Materialografia: Metal baten ezaugarri mikroestrukturalak edo osaerari buruzkoak estudiatzen dituen teknika da, ezaugarri horiek harreman estua dutelarik propietate fisiko, kimiko eta mekanikoekin. Kontua ez da bakarrik metalak karakterizatzeko oinarrizko tresna edukitzea, izan ere, material polimeriko, zeramiko eta material konposatuetan egon daitezkeen konbinazioetarako erabili daiteke. Horregatik, materialografia ere esaten zaio.
  • Analisi kimikoak: Material baten osaera kimikoa zehazteko erabiltzen den teknika da, hau da, analizatutako laginean dauden elementuei buruzko informazioa ematen digu. Ondorioz, osagai maioritarioak eta minoritarioak zehaztu daitezke, eta material mota desberdinetan elementuen aztarnak aurkitzea.
  • Korrosioa: Materialen korrosio eta zahartzeko saiakuntzak, bezeroaren espezifikazioak eta estatuko eta nazioarteko arauak kontuan hartuta. 2016-2017rako ziurtagirien planaren barruan, helburuetako bat da ISO 17025 ziurtagiria lortzeko prozesuari ekitea. Gero eta bezero gehiagok exijitzen diote ULMAri ISO 17025 ziurtagiria duten laborategiak erabiltzeko, eta horregatik oso garrantzitsua da laborategi berria ziurtatzea. ISO 17015 ISOk (International Organization for Standardization) garatutako nazioarteko araudi bat da, eta bertan saiakuntza eta kalibrazioko laborategiek bete behar dituzten baldintzak ezartzen dira. Kalitateari buruzko arau bat da, eta bere oinarrian ISO 9000 Kalitate arauen multzoa dago. Arau honek ISO 9001 arauarekin alderdi asko partekatzen baditu ere, aurrekotik bereizten da bere helburu nagusia delako dagozkion erakunde erregionalek Saiakuntza eta kalibrazioko erakundeen gaitasuna egiaztatu behar dutela. Saiakuntza eta kalibrazioko laborategiek araua aplikatzeko helburua da teknikoki gai direla erakustea, eta teknikoki baliagarriak diren emaitzak produzitzeko gai direla erakustea.