ULMA Orga Jasotzaileak, MONDRAGON Taldeko praktika onen gaineko ate irekien egunean anfitrioia
Hamar urte dira MONDRAGON Taldeak raktika onak identifikatu, baliozkotu eta hedatzeko prozesu bat duela, kooperatiba batek kudeaketa eredu korporatiboaren kontzepturen bat edo beste praktika jartzeko duen modu zehatza erakusten duena, Mondragoneko gainontzeko enpresek oinarritzat hartu eta beraien ingurunean aplika dezaten, beharrezko egokitzapena egin ondoren.
Helburu horrekin, pasa den abenduaren 12an, arratsaldean, Jesus Jarak, ULMA orga jasotzaileak negozioan aurrera eraman den “LTZ on line zerbitzuaren garapena eta merkataritza elektronikoa” izeneko proiektuaren arduradunak, Jon Ander Aramendiren eta Jose Maria Arozenaren laguntzarekin, proiektua aurkeztu eta bertaratutako guztiei proiektua pentsatu, sortu, garatu eta ezartzeko egindakoa xehetasunez jakinarazi zien, proiektuaren ideia garbi eduki zezaten.Era berean, ordura arte izandako emaitzen balorazioa egin zuen, bai eta ateratako ondorioak eta etorkizunari begira hobetu beharreko arloak eta planteatzen diren asmoak adierazi ere.
LTZ Online bat garatzeko asmoa ULMAko Orga Jasotzaileen parkea egokiago kudeatzea ahalbidetuko luketen tresna batzuk edukitzeko premiatik jaio zen.Proiektuari esker, LTZ zerbitzuaren jardute prozesuak estandarizatu eta optimizatu ahal izan dira, informazioa denbora errealean eskuratuta eta eskuz egin beharreko administrazio lan guztiak arinago eginda, bide batez bezeroari eskaintzen zaion laguntza hobetuta.
Dudarik gabe, jardunaldira etorritakoek gehien baloratu dutena izan da ULMA Orga Jasotzaileak enpresak erakutsitako eskuzabaltasuna; izan ere, MONDRAGONEko Praktika Ona baten mereziduna izanik, bere esperientziak eskuzabalki partekatu ditu, denok elkarrengandik ikas dezagun eta denon artean kooperatiba talde hobea eraiki ahal dezagun.