PREMÍA ES traspalet elektrikoak diseinuaren red.dot sari internazionala jaso du. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

PREMÍA ES traspalet elektrikoak diseinuaren red.dot sari internazionala jaso du.

ULMA Orga Jasotzaileak aurkeztu berri duen PREMÍA ES serieko korronte alternoko traspalet elektriko berriek diseinuaren red.dot edo “puntu gorri” izeneko sari internazional ospetsua jaso berri dute beraien diseinu ergonomiko berritzaileagatik.
PREMÍA ES traspalet elektrikoak diseinuaren red.dot sari internazionala jaso du.
2012/10/02

Epaimahaiak, nazioarteko 30 adituk osatuta zegoenak, Mitsubishiren PREMÍA ES traspalet elektriko berriak aukeratu zituen saria emateko, bere ustez traspaleta horiek kualifikazio handiko ekipamenduak direlako eta oso diseinu ergonomiko eta funtzionala dutelako.Sari banaketa hau Singapurren ospatzen da urtero, eta aurten 58 herrialdetako 1800 enpresa ordezkatzen dituzten 4500tik gorako produktu aurkeztu dira diseinuaren 19. Kategoriatan banatzen den red.dot saria eskuratzeko.  1955az geroztik ospatzen den red.dot sari ospetsu honek BMW, Apple, Adidas edo Nokia bezain ezagunak diren marken artean kokatu du Mitsubishi, bere balio konpetitiboa are gehiago indartuta.

Traspalet elektriko berriak, 2 tona kargatzeko ahalmena dutenak, biltegi barruan zein kanpoan egokitzen diren lanak egiteko bereziki diseinatuta daude eta oso eraginkorrak dira intentsitate handiko lanak burutzeko, giro gogorrenetan eta espazio estuenetan egonda ere. Urarekiko erresistentea den diseinu bereziari esker,PREMÍA traspalet elektrikoberriak aproposak dira biltegi kanpoan lan egiteko, baita kontrako baldintza klimatologikoekin erabilita ere, beraien txasisa eta beraien sistema elektrikoa ere euriaren eta ur zipriztinen kontra babestuta baitaude.

Red.dot bezalako sari internazionalen bitartez jasotako errekonozimenduarekin ULMA Orga Jasotzaileak eta Mitsubishi enpresak kobentzituago daude produktuari eta zerbitzuari begira berrikuntzak eta garapenak egiteko politikarekin jarraitu behar dutela, beti ere bezeroen beharretara zuzenduta egoteko bokazio garbia izanik.