ULMA, Londresko Silvertown tunel berrian — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMA, Londresko Silvertown tunel berrian

ULMA, Londresko Silvertown tunel berrian
2025/09/10

Silvertown tunel berriarekin, Londresek mugikortasun arinagoaren aldeko apustua egin du. Proiektuaren helburua hiriko ekialdean trafikoaren pilaketa arintzea izan da. Eta, horretarako, eraginkortasun eta iraunkortasun irizpideetan oinarritutako soluzioak aukeratu ditu. Besteak beste, ULMA Architectural Solutions-en drainatze sistemak hautatu dira, trafiko dentsitate handiko ingurune horretan uraren kudeaketa eraginkorra bermatzeko.

Kanal monolitikoen 2.000 metro lineal baino gehiago instalatuta, KompaqDrain® Civil 150 sistemak uraren kudeaketa eraginkorra bermatzen du, diseinu trinkoari eta errendimendu hidraulikoa hobetzen duen Max-Flow® sistemari esker. Gainera, agente kimikoen eta baldintza gogorren aurrean duen erresistentzia dela tarteko, drainatze sistema hori obra handietarako soluzio aproposa da.

Proiektu honek ez du soilik Londresko konektagarritasuna hobetzen; aitzitik, erakusten du nola ingeniaritza adimenduna eta diseinu funtzionala eskutik doazen, hiri bizigarriagoak eraikitzeko.