Ulma Taldea
ULMA lankidetzan ari da GAVI Aliantzaren haurren txertaketa-programarekin
ULMA lankidetzan aritu da, aurten ere, La Caixa Fundazioak babestutako the Vaccine Alliancey izeneko GAVI Aliantzaren haurren txertaketa-programarekin.
ULMAren ekarpenak pneumokokoaren aurkako txertoa Mozambiken eta Etiopian banatzen laguntzen du, haurren pneumoniari aurrea hartzeko. Pneumonia da, gaur egun ere, gaixotasun infekziosoak eragindako haurren heriotza-kausa handiena, eskala globalean.
ULMAren eta gainerako enpresa laguntzaileen lankidetzari esker, Aliantza honek 5 urtetik beherako 7 milioi haur baino gehiagori txertoa jartzen lagundu die, munduko herrialde pobreenetan.