ULMA Korrikan, euskarari klika! — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Korrikan, euskarari klika!

Izugarria izan da aurtengoa. Euskararen 21. Korrikak ULMAko lantegiak, bulegoak, jantokiak, biltegiak, tailerrak… gurutzatu ditu beste behin ere! Euskararen irakaskuntzari, helduen alfabetatzeari, eta herritar zein langileon euskalduntzeari bultzada eman diogu!
ULMA Korrikan, euskarari klika!
2019/04/16

Markak hautsi ditugu eta ULMA Taldeko lankideen artean Korrikako kilometroak erosteko kanpainan 3.900€ jaso ditugu (602 lankideren ekarpenak). Jasotakoarekin eta ULMA Fundazioaren laguntzarekin,  ULMAk egoitza duen herri guztietan egin dugu korrika (7KM) eta  gainerako ekarpenekin Korrikako materiala erosi dugu, ondoren ekarpena egin duten lankideen artean zozketatzeko.

Horrekin batera, euskara, Korrika eta Txillardegiren gaineko lehiaketa antolatu dugu  eta guztira 303 lankidek parte hartu dute. Horietatik 45ek erantzun dituzte galdera guztiak zuzen, eta zozketa eginda, hurrengo lankideek urdaiazpiko bana irabazi dute, Zorionak hirurei!

  • ULMA Eraikuntzako AMAIA UBERA
  • ULMA Agricolako JABIER ETXEBERRIA
  • ULMA Handlingeko PATXI ORDOZGOITI

    Zorionak eta eskerrik asko Korrikaren bueltan modu batera edo bestera parte hartu eta lagundu duzuen lankide guztioi!