ULMA Gara, ULMA Taldearen Irudi Korporatibo berriaren aurpegia eta ahotsa. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Gara, ULMA Taldearen Irudi Korporatibo berriaren aurpegia eta ahotsa.

ULMA Gara, Somos ULMA, We are ULMA, ULMA Taldeko errealitate sozio-enpresarialaren benetako protagonistak, bazkideak eta langileak, omentzen dituen eslogana eta ahotsa da.
ULMA Gara, ULMA Taldearen Irudi Korporatibo berriaren aurpegia eta ahotsa.
2015/02/25

Irudi eta eduki korporatibo berriak plazaratuz ULMA Taldearen nortasuna islatu nahi da,  zeinaren muinean egungo errealitatea posible egin zuten pertsonen esfortzuaren eta etorkizuneko ikuspegiaren aitortza dagoen.

Komunitate solidario batean partaide izatearen sentimendua, proiektu komun batean parte hartzea eta inplikatzea, eta etorkizunerantz aurrera egiteko ahalmenean konfiantza izatea dira ULMA Taldeak editatu dituen euskarri korporatibo bakoitzean indarra hartzen duten gakoak.

Euskarri korporatibo berrietako bakoitzak jasotako irudiek eta mezuek euskarri korporatibo bakoitzera egokitutako baliabide grafikoen bitartez mezu nagusia azpimarratzen dute: ULMA Taldearen historiaren parte diren pertsonenganako esker ona eta etorkizuneko belaunaldiei izaera positibo eta ekintzaile hori transmititzea.