ULMA GARA, EUSKARA GARA! — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA GARA, EUSKARA GARA!

Zirraragarria izan da 24. KORRIKAko edizioa. ULMAko lantegiak, bulegoak, jantokiak, biltegiak eta tailerrak gurutzatu ditu beste behin ere KORRIKAk!
ULMA GARA, EUSKARA GARA!
2026/03/31

Aurten ere, ULMAk KORRIKA babestu du, beste behin gure konpromisoa erakutsiz; langileon artean bildutako 4.433 € horiez gain, ULMA Fundazioak ere beste hainbeste jarri du. ULMAk egoitzak dituen herri batzuetan 7 lekuko hartze egin ditugu (Erandion, Zeanurin, Urbinan eta Oñatin) eta gainerako ekarpenekin KORRIKAko materiala erosi dugu, ondoren ekarpena egin duten lankideen artean zozketa bidez banatzeko.

Horrekin batera, ULMA gara, EUSKARA gara! lehiaketa ere antolatu dugu eta guztira 198 lankidek parte hartu dute. Irabazleak, ULMA Packagingeko Eider Arrue Garmendiak, Bilbon Korrika amaiera bezperan, gau bat igarotzeko saria irabazi du. Aldi berean, parte hartzaileen artean opariak zozkatu dira eta giro polita sortu da.

Zorionak eta eskerrik asko Korrikaren bueltan modu batera edo bestera parte hartu eta lagundu duzuen lankide guztioi!

ULMAn argi dugu: gau eta egun, lanean zein aisialdian, transmisioak ez duela etenik. Gure izaerak eta gure hizkuntzak bat egiten dute; izan ere, ULMA gara, EUSKARA gara 365 egunetan.