Ulma Taldea
ULMA Fundazioak Oñatiko Zuazola Institutua babestu du STARTInnova ekintzailetza proiektuan
ULMA Taldeak, bere fundazioaren bidez, Oñatiko Zuazola Institutuko STARTInnova proiektua babestu du. Batxilergoko edo lanbide heziketako 16 eta 17 urteko gazteei zuzenduta dago STARTInnova proiektua eta gazte gipuzkoarrei Negozio ideia berrien programa proposatu die, gure gizartean ekintzaile portaera eta sena sustatzeko helburuarekin.
Gipuzkoako 8 udalerritako 13 talde ari dira parte hartzen programan. Talde bakoitzak Negozio ideia berri bat identifikatuko du eta dagokion proiektua garatuko du. Enpresa negozio eredu bat sortzeko kontuan hartu behar diren aldagai nagusiak dira formakuntza honen ardatzak.
Bukatutakoan, enpresa, hezkuntza eta ekintzailetza arloko profesionalek proiektu ekintzaile guztiak aztertuko dituzte. Oñatik programa honetarako Zuazola Institutuko bi talde dauzka, ULMA Taldeak babesten dituenak.
STARTInnova Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak babestutako eta Diario Vasco-k sustatutako programa da .