ULMA Fundazioak Merkatu Txiki Solidarioaren bigarren edizioa antolatu du, Erretiratuentzako Yoga ikastaroa eta Sare Sozialei buruzko hitzaldia, 2011. urteko azken ekimen gisa. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Fundazioak Merkatu Txiki Solidarioaren bigarren edizioa antolatu du, Erretiratuentzako Yoga ikastaroa eta Sare Sozialei buruzko hitzaldia, 2011. urteko azken ekimen gisa.

Enpresaren Erantzukizun Sozialaren proiektuaren barruan, urtea amaitzeko, ULMA Fundazioak hiru jarduera antolatu ditu, oso publiko desberdinetara zuzenduta.
ULMA Fundazioak Merkatu Txiki Solidarioaren bigarren edizioa antolatu du, Erretiratuentzako Yoga ikastaroa eta Sare Sozialei buruzko hitzaldia, 2011. urteko azken ekimen gisa.
2012/03/01

Joan den urrian ULMA Fundazioak Sare Sozialei buruzko hitzaldi bat antolatu zuen, “Nerabeen artean sare sozialen erabilerak dituen arriskuak eta aukerak” izenburuarekin”. Guztira 80 nerabe bertaratu ziren Montse Ereño Mondragon Unibertsitateko irakasleak eman zuen hitzaldira.

Azaroan, berriz, arropa eta eskolako materiala jasotzeko kanpainari ekin zitzaion, ULMA Taldeko bazkide eta langileei zuzenduta. Merkatu Txiki Solidarioaren bigarren edizio horren bitartez, Hermansoloña GKEaren lankidetzarekin, bazkideak eta langileak ekimen solidario batean inplikatzea nahi zen.

Halaber erretiratuen kolektiboa ere inplikatzeko asmoarekin, ULMA Fundaziok yogaren hastapenari buruzko ikastaro teoriko-praktikoa antolatu zuen. Ikastaroa abenduaren hasieran egin zen, bi saiotan, eta ULMA Taldeko Departamentu Zentraletako Ergonomia Gelan eman zen.