ULMA Fundazioak bere langile guztiei dei egiten die Siriako errefuxiatuen krisiarekiko elkartasuna izan dezaten
Kanpainarekin hasteko, ULMA Fundazioak 1.500€-ko ekarpena egingo du, eta, bitarteko erraz eta sinpleak jarriko ditu martxan denek laguntza eman ahal izateko.
Eta nik nola lagundu dezaket?
• Bidali SMS bat 38014 zenbakira ULMA hitzarekin eta 6€-ko ekarpena egingo duzu*
• Dirua sartu kontuan: ES42 3035 0081 36 0810045602, ULMA hitza adieraziz.
• Egin zaitez ACNUR-en bazkidea, bere webgunean: www.acnur.es
Irailetik urte bukaera arte, Taldeko langileen elkartasuna sustatu nahi du ULMAk, eta baita egitasmo honetan parte hartu nahi duen edozeinena ere.
Zure laguntza txikia dela pentsatu dezakezun arren, oso handia da, dena gehitu egiten delako. Eta zuk emango ez duzuna... inork ez du emango.
Pentsatu zure ekarpenarekin hau lortu daitekeela:
• 50 € 70 pertsonarentzako edateko ura
• 75 € 12 pertsonarentzako mantak
• 150 € 10 familiarentzako lonazko aterpeak
• 400 € Familia batentzako kanpin-denda
ACNUR-ri buruz:
ACNUR Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioa da. ACNUR-ek munduko gerren ondorioz dauden errefuxiatuak babestu eta laguntzen ditu 1946tik. Bigarren Mundu Gerra bukatu eta gero sortu zen, 1 milioi errefuxiatu europarri laguntzeko.
Egun, milioka siriarrek behar dute laguntza. Errefuxiatu siriarren larrialdia gure garaiko krisi humanitariorik handienetakoa da, eta familia hauen beharrak handitzen ari dira. Gizonak, emakumeak, umeak, edadetuak, gaixoak...gatazka beldurgarri batetik ihesean dabiltza, eta dagoeneko 4 milioitik gora errefuxiatu daude gatazka horren ondorioz. Ondoko herrialdeak ezinean daude, milaka familia oso baldintza zailetan bizirauten ari dira, eta errefuxiatu askok beren bizia jartzen dute arriskuan Europara iritsi nahian, heriotzetik ihesian.Munduan 60 milioi errefuxiatu baino gehiago daude, 50 milioi Afrikan.
Gehiago jakiteko: www.acnur.es
(*) 6 euroko kostua (ACNURrentzat osorik).Funtsak biltzeko elkartasun kanpainetarako SMS zerbitzua, Altiria TICek eta Espainiako Fundraising Elkarteak eskainitakoa. Bezeroentzako arreta zerbitzua: 902 00 28 98, Posta kutxa: 36059 - 28080 Madril. Zure SMSa bidaltzerakoan, zure telefono zenbakia ACNURen Batzorde Espainiarraren titularitatepekoa den fitxategi automatizatu batean sartuko da, zure dohaintza kudeatzeko helburuarekin. Datuak eskuratu, zuzendu, baliogabetu eta aurkatu ahal izango dituzu edozein unetan, eskaera idatzia, izenpetuta eta Nortasun Agiriarekin edo antzeko dokumentu batekin batera, aurretik esandako helbidera bidalita, edo eskaria www.eacnur.org webgunearen bitartez eginda.