ULMA Fundazioak 2012ko bere Ekintzen Txostena argitaratu du
Gizarte Erantzukizuna ULMA Taldearen enpresa eta kooperatiba proiektuaren zati da. Fundazioaren bidez, ULMAk hainbat ekintza eta ekimen antolatzen ditu, helburu nagusi bezala bere ingurunearen gizarte garapena dutenak.
Mugikorrak batzeko kanpaina, erretiratuentzako argazkilaritza ikastaroa, Hausnartzeko zinema saioak, Menu Osasungarrien kanpaina, etab. izan dira ULMA Taldeak 2012n antolatutako ekimenetako zenbait.
Ekintza horiek interes talde desberdinetara bideratu dira: erretiratuak, ikasle gaztetxoak, ULMA Taldeko bazkide eta langileak; laburbilduz, bere gertuko inguruneari zuzendutako ekintzak izan dira. Txostena eskuragarri dago ULMA Fundazioaren webgunean (http://www.ulmafundazioa.com), Argitalpenak atalean.
Dokumentua hemen ere kontsulta dezakezu;