ULMA, First Lego League Euskadi-MONDRAGONen laguntzaile. Zientzia, teknologia eta berrikuntzako lehiaketa — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA, First Lego League Euskadi-MONDRAGONen laguntzaile. Zientzia, teknologia eta berrikuntzako lehiaketa

Datorren otsailaren 8an, FLL Euskadi lehiaketaren hiru kanporaketetako bat egingo da MUren Iturripeko Campusean eta Arrasateko kiroldegian.
ULMA, First Lego League Euskadi-MONDRAGONen laguntzaile. Zientzia, teknologia eta berrikuntzako lehiaketa
2020/01/13

ULMAk, First Lego Leagueren laguntzailea izateaz gain, Oñatiko bi ikastetxe hauetako bi talde gazte babesten ditu: Txantxiku ikastola eta Zuazola Larrañaga BHI.

FLLk ikaskuntza bultzatzen du erronketan oinarrituta; denboraldi bakoitzean, erronka berri bat proposatzen zaie taldeei, zientzian eta teknologian dibertsioa eta emozioa aurkitzera gonbidatuta.

2019-2020 edizioan, erronka da bizitzeko eta lan egiteko ingurune hobeak eraikitzea.

Lehiaketaren kategorian (10-16 urte), Talde bakoitzak honekin erantzun beharko dio erronkari:

Proiektu zientifikoa: taldeek, beren sormenaz baliatuz, irtenbide berritzaile bat diseinatu behar dute proposatutako gaiari lotutako benetako arazo baterako.

Robotaren jolasa: Taldeek robotak diseinatu, eraiki eta programatu beharko dituzte LEGO  MINDSTRORMS teknologia erabiliz, jokorako taula batean hainbat misio beren kabuz gainditzeko. Misio bakoitzak puntuazio jakin bat dauka eta helburua da puntu kopururik handiena lortzea 2 minutu 30 segundoan.

FLL balioak: Taldeek proiektu zientifikoa eta robotaren jolasa garatzen dituzten bitartean FLL balioak sartzen dituzte (inklusioa, aurkikuntza, lehiaketa, errespetua eta talde lana). FLL programaren giltzarria dira eta mota bereko beste programa batzuetatik bereizten dutenak. Balio horiek hartzean, parte hartzaileek ikasten dute lagunarteko lehia eta elkarren arteko onura ez direla helburu desberdinak, eta besteenganako errespetua talde lanaren oinarria dela.