ULMA fatxada Diagonaleko etxe-orratzean, Bartzelonan
ULMA Architectural Solutionsek 124 etxebizitza eta 26 solairu dituen 100 metroko dorre abangoardista batean instalatu du bere fatxada aireztatuko soluzioa, Diagonaleko gunerik modernoenean. Etxe-orratz ikaragarri hau Diagonal hiribidean dago, Pere IV.arekin gurutzatzen den lekuan, eta hiriko bederatzigarren eraikinik altuena da. Moliner Office Architetcts izan da proiektuaren egilea. Bartzelonan egoitza duen eta Jordi Molinerrek zuzentzen duen arkitektura estudio bat da.
ULMA fatxada aireztatua: iraunkortasuna eta kalitate ezin hobea
Proiektuaren filosofia izan da etxebizitza iraunkorrak sortzea, kalitate ezin hobearekin eta kostu lehiakorrekin. ULMAren hormigoi polimerozko Fatxada Aireztatuz estaltzea sistema energetikoki efizientea da, eraikinaren energi kontsumoan aurrezpena dakar eta agente atmosferikoen aurkako babesa eta iraunkortasuna ematen du, den-dena munduko hiririk berritzaileenetako etxe-orratzek markatzen duten joerekin bat eginda. Lurraren testura erabili da eta VANGUARD gamako kolore porfidoa, 900x500mm-ko paneletan.
Gauzatze epe errekorra: 6 hilabete
“Proiektuak hormigoizko egitura bukatu gabe bat erreskatatzen du eta eraikina eraldatzen du, altuera handia emanez eta bere estalduraren forma eta materiala birdiseinatuta. Eraikuntzarako erabakitako soluzioen irizpide bateratzaileak eraikinaren irekiera edo elementu estruktural batzuen aleatoriotasuna berrosatzen du.” Moliner Office Architects.
Neurri oso handiko eraikina da eta konplexutasun handikoa gauzatzean, izan ere, gauzatze epe laburrak direla-eta proiektuak eskatzen zuen eraikinaren 6 solairu berriak eraikitzea amaitzen ari ziren une berean fatxadak muntatzea.
Arkitektoa: Jordi Moliner
Arkitektura ikasketak Bartzelonako E.T.S.A.B-n egin ondoren, bere bulego profesionala ezarri zuen, 1982an, Poch & Moliner & Partners sozietatea eratuta. 2003an, Moliner Office Architects eratu zuen, eta sozietate horrekin garatzen ditu bere proiektuak.
Proiektuak garatzea ez ezik, hitzaldi eta ikastaroetan parte hartzen du irakasle gonbidatu gisa Europako eta Amerikako hainbat herrialdetan, eta sari garrantzitsuak eskuratu ditu, hala nola Arkitekturako Fad-a, Arkitekturako “Ciudad de Barcelona” saria edo Buenos Aireseko Bienalaren Urrezko Domina.