ULMA fatxada aireztatua Josep Beltran y Miret lehen mailako arreta zentroan, Bartzelona — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMA fatxada aireztatua Josep Beltran y Miret lehen mailako arreta zentroan, Bartzelona

Argia iragazteko erretilu motako lamak nabarmentzen ditugu
ULMA fatxada aireztatua Josep Beltran y Miret lehen mailako arreta zentroan, Bartzelona
2020/10/07

Gure materiala

Vitaller arkitektura estudioa izan da proiektuaren arduraduna. Laia Isern, estudioko arkitektoa eta bazkidea denaren iritzia jasotzeko aukera izan dugu. Arkitektoaren hitzetan, hormigoi polimerozko fatxada aireztatua aukeratzeko arrazio nagusiak izan dira “malgutasuna, neurriak eta proiektu fasean zein obran egindako azterketa teknikoa”.

Gure materialari esker, arkitekturako profesionalek proiektuak pertsonalizatu ditzakete, gure lan-sortako kolore, testura eta formatu aukera zabala erabilita. Proiektu honetarako, zehazki, lur testurako  plakak hornitu dira bi koloretan. Baina berezitasuna erretilu motako lamak dira. Eraikin barrualdera argia iragazteko helburuarekin instalatu dira eta,  horrez gain, kanpoaldetik beirak babesteko elementu izateko.

Gure sistema

Amaitzeko, aipatzekoa da, fatxada aireztatuko sistemari esker, eraikinen ezaugarri termikoak nabarmen hobetzen direla. Laiak azaltzen digun bezala “Vitaller Arquitecturak ISO 14006 ziurtagiria dauka ekodiseinuan, beraz, gure proiektu guztiak jasangarritasun irizpideekin egiten dira”.

Zentro berri honekin, osasunerako bi oinarrizko gune sortu dira udalerrian. Bigarren honek 1700m2 baino gehiago ditu eta, besteak beste, medikuntza orokorra, pediatria eta lehen mailako arretarako kontsultak daude bertan.