ULMA Fatxada aireztatua Alqueriako Gourmet Azoka Berrian (Sevilla)
Pasa den abenduan Alqueriako Azoka berria inauguratu zen Dos Hermanasen (Sevilla). Ostalaritzako eta gastronomiako establezimendu berri honek hainbat gourmet proposamen dauzka, eta diseinu aitzindaria duen lau solairuko eraikin batean dago kokatuta.
Tradizioa eta berrikuntza bat eginda
Manuel E. Sanchez Ramos arkitektoaren hitzetan, “proiektuaren hasierako fasean gure asmo nagusia zen Dos Hermanas moduko hiri baten tradizioa eta historia batzea eta balio arkitektonikorik gabeko eraikin baten birgaikuntzan txertatzea, hau da, tradizioa eta berrikuntza fusionatzea. Horretarako, fatxada estaldura bat sortu genuen eragin neomudejarra abiapuntu hartuta, zona horretan presentzia handia baitu. Estaldurak eraikinean sartzen den argia iragaziko du eta erosotasun maila handiko giroak sortuko ditu barrualdean, aldi berean eraikinaren kanpoko itxurari egungo estetika bat emanda”.