ULMA eta Gurutze Gorria: Aztarna uzten duen aliantza — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA eta Gurutze Gorria: Aztarna uzten duen aliantza

Joan den abenduaren 12an, Gipuzkoako Gurutze Gorriak enpresa-lankidetza aitortzeko ekitaldia egin zuen, “Eskerrik asko. Elkarrekin aztarna uzten dugu” lelopean. Testuinguru horretan, erakundeak ULMAren instalazioak bisitatu zituen atzo abenduak 18, Ibon Calvo gure presidenteari bereizgarri hori ofizialki emateko, bi erakundeen arteko lankidetza-loturak sendatuz.
ULMA eta Gurutze Gorria: Aztarna uzten duen aliantza
2025/12/19

Aintzatezpena Javier Igartua Palacios Gipuzkoako Gurutze Gorriko Debagoieneko presidenteak jaso zuen  gala ofizialean Ibon Calvoren izenean, eta erakundeak ULMAri emanten dion esker ona sinbolizatzen du, bere gizarte-proiektuei emandako etengabeko laguntzagatik. Gure egoitzetara egindako bisita honek esker ona formalizatzeko balio izan du, eta agerian utzi du kooperatiba-sektoreak gaur egungo gizarte-erronken ebazpenean eta gure inguruko pertsona ahulenen bizi-kalitatea hobetzean duen inplikazioaren garrantzia.

Topaketan azpimarratu denez, ULMAren eta Gurutze Gorriaren arteko lankidetza uneko konpromiso batetik haratago doa, eta erantzukizun zein elkartasun estrategia partekatu baten parte da. Gure kooperatibarentzat, bereizgarri honek bultzada ematen digu eragin positibo eta erreala sortzen duten proiektuetan lanean jarraitzeko. Ekitaldiaren leloak dioen bezala, ziur gaude ahaleginak batuz eta elkar lanean arituz soilik utzi daitekeela aztarna iraunkor eta esanguratsu bat Gipuzkoako gizartean.