ULMA Drainatzeko Kanalak Brasiliako Nazioarteko Aireportuan
![ULMA Drainatzeko Kanalak Brasiliako Nazioarteko Aireportuan ULMA Drainatzeko Kanalak Brasiliako Nazioarteko Aireportuan](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/ulma-drainatzeko-kanalak-brasiliako-nazioarteko-aireportuan/@@images/image-900-c5605bb0148baa48d5db093ac6b59ff6.jpeg)
ULMA Architectural Solutions-ek 600 ml baino gehiagoko drainatze-kanalak instalatu ditu, F300 modelokoak, Brasiliako Nazioarteko Aireportuan.
Aipatzekoa da drainatze-sistema faktore gakoa dela aireportu batean, bai pistetan gera daitekeen ura ebakuatzeko duen garrantziagatik bai karga handietan kanalak jasan behar duen erresistentziak finkatzeko.
Proiektua aurrera eraman duen Helvix Partzuergo eraikuntza-enpresak ULMA drainatze-kanalak erabiltzea erabaki zuen batez ere kanalen instalazioa epe laburragoan eta kostu lehiakorragoan egiteko proposamenagatik.
Brasiliako Nazioarteko Aireportua, urtero 9 milioi bidaiari mugitzeko gaitasuna duen terminalarekin, Brasilgo aireportu modernoenetakoa da. 136 denda ditu. Brasilen mugimendu gehien duen hirugarren aireportua da, Säo Pauloko bi aireportu nagusien atzetik: Congonhaseko Aireportua eta Guarulhoseko Nazioarteko Aireportua.