ULMA drainatzea Cuautitlan-Buenavista hiri inguruko trenbidean, Mexiko Estatuan
Aurten hobekuntza lanak egin dira hiri inguruko trenaren zati honetan, izan ere euri-jasen ondorioz tarteka inguruak urez gainezka egiten zuen eta zerbitzua gelditu egin behar izaten zen. Hori dela eta, drainatze osoko sistema bat ezartzea erabaki zen trenbide alboetan euri-urak egoki ebakuatzeko, horrela arazo handiagoak saihestuz eta zerbitzu jarraitua eta segurua ziurtatuz.
Hormigoi polimerozko ULMA kanal aurrefabrikatuen alde egin da bere kalitate handiarengatik eta instalatzeko denbora gutxi behar duelako. Material horrek hormigoi tradizionalak baino hobeto eusten dio konpresioari eta aldagaitza da tenperatura aldaketen aurrean. Gainera, kanal aurrefabrikatuak direnez, instalazio denbora aurrezten da, garrantzitsua dena lan mota hauetan, zerbitzu publikoen funtzionamenduan eragina baitauka. Obra gutxi gorabehera sei astean eraman da aurrera 4 eta 5 ordu arteko lan jardunak eginez.
Ibilbide osoan SU200 modeloaren 900 metro lineal instalatu dira, ur-jauzi erako malda eta altzairu galbanizatuzko sareta artekatuarekin. Proiektu honetarako berariazko azterketa bat egin eta gero, ikusi zen kanal honek ahalmen hidrauliko optimoa zuela obraren behar espezifikoetarako. Saretari dagokionez, garrantzitsuena zen finkapen ona izatea, eta hori metro linealeko duten bi ataken bidez lortu da.
2008. urtean Tren zerbitzu hori ezarri zen Barruti Federalean eta Mexiko estatuan, linea bat abiaraziz Cuautitlánetik Buenavistara. Proiektu honi esker, garraio aukera bat sortu zen inguru horietako bizilagun guztientzat, Mexiko estatutik herrialdeko hiriburura azkar eta seguru lekualdatu behar izaten baitute.