ULMA drainatze sistema Choisy-le-Roiko portuan, Senaren ibaiertzean
Choisy-le-Roiko portuaren hirigintzako berrantolaketako makroproiektuan parte hartu du ULMAk, ur jauzi eran drainatzeko dituen kanalekin.
Aurretik, portu hori bakartuta zegoen, etxebizitzetatik aldenduta, eta, beraz, hiria ibaiari bizkarra emanda bizi zen.
Berrurbanizazio honi esker, Choisy le Roiko biztanleek Senaren ibaiertzetik paseo luzeak eginez gozatu dezakete, ibaiertz horiek orain jendearentzat zabalik daude eta. Portuko jarduera eta jendea bizi deneko inguru bat uztartzeko asmoz hasi zen proiektu handi baten amaiera da.
Ur jauzi eran drainatzeko soluzioa obrako kostuetan aurrezteko
Proiektu enblematiko honetarako, ur jauzi erako malda duen dranaitze soluzio bat aukeratu da, F300K karga handietarako kanalak erabiliz. Ur jauzi erako sisteman, kanalak hainbat altueratan jartzen dira drainatze lerroaren luzera osoan.
Soluzio horrekin produktu kostuetan aurreztu dezakezu, hasieran kanal txikiagoak erabili ditzakezulako –eta, beraz, merkeagoak– eta, gero, ur emaria handitu ahala kanal altuagoak erabili.
Gainera, ur jauzi erako drainatze soluzioa aplikatuz, lur mugimendua ahalik eta gehien optimizatzen da eta obra gauzatzearen kostuak txikiagoak dira. Izan ere, drainatze lerroaren hasieran altuera txikiagoko kanalak jarriz ez da hainbeste hondeatu behar instalatzeko.
Erabilitako sareta burdinurtuzkoa eta nerbioduna da F900 klaserako, eta guztira 700 ML drainatze kanal instalatu dira.