ULMA DRAINATZE KANALAK GRANADAKO ARKITEKTURA ESKOLAN — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMA DRAINATZE KANALAK GRANADAKO ARKITEKTURA ESKOLAN

Granadako Arkitektura Eskolako obra 2016ko arkitekturako FAD sarietarako aukeratua izan zen
ULMA DRAINATZE KANALAK GRANADAKO ARKITEKTURA ESKOLAN
2017/01/09

ULMA Architectural Solutionsek drainatze kanalak hornitu dizkio Granadako Goi Mailako Eskola Teknikoari. Eskola berria, aurretiaz Ospital Militarra izandakoa, Realejo auzoan dago, Alhambratik gertu. Obraren arkitektoa Victor López Cotelo izan zen eta obra 2016ko Arkitekturako FAD sarietarako aukeratua izan zen.

 

Eskolako kanpoaldeko guneetan instalatu diren drainatze kanalak UK sistema motakoak dira. Sistema honek C250 karga mota arteko saretak erabiltzea ahalbidetzen du, egokiak direnak ibilgailuen pasabide tranbertsala duten guneetarako, hala nola urbanizazioak eta ibilgailu arinen aparkalekuak. Hornitutako kanalak hauek izan dira: U200K kanala FNX200KCCM saretarekin eta U150K kanala  FNX150KCCM saretarekin; biak C250 karga mota arteko erresistentziarekin, EN-1433 Arauaren arabera.