ULMA drainatze kanalak Decathloneko ehungarren dendan
ULMA Architectural Solutionsek Decathloneko ehungarren dendaren obran hartu du parte, Valladolideko Arroyo de la Encomienda herrian. José Manuel Méndez alkateak azpimarratu bezala, “denda baten inaugurazioak gutxitan eragiten du hainbesteko konexioa herri bateko profilarekin. Arroyo-n, herritar gehienak 25 eta 45 urte artekoak dira eta gure kirol instalazio guztiak erabiltzen dituzte”.
Kanalak dendaren aparkalekuan instalatu dira. Guztira, MULTIV+ kanalen 250ml, R200G30R modeloa, burdinurtuzko saretarekin. Kanal horiek D-400 karga mota arte jasaten dute, EN-1433 Arauaren arabera.
MULTIV kanalen modeloek ur jauzi motako maldan eta %0,5eko malda gehituarekin instalazioa egitea ahalbidetzen dute, euri-urak jasotzea erraztuz. Halaber, V motako sekzio optimizatua dauka auto-garbiketa efektuarekin, bereziki luzetarako maldarik gabeko kanal zatietarako diseinatua.