ULMA CyEko bazkideek gehiengo zabalez erabaki dute Kooperatiba banantzea.
Erabakia 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatuko da eta, egun horretatik aurrera, ULMA Taldea honako hauek osatuko dute: ULMA Agricola S.Coop, ULMA Carretillas Elevadoras S.Coop, ULMA CyE S.Coop, ULMA Conveyor Components S.Coop, ULMA Forja S.Coop, ULMA Hormigon Polimero S.Coop, ULMA Manutencion S.Coop, ULMA Packaging S.Coop eta ULMA Servicios de Manutención S.Coop.
Banantzeko proposamena egiteko arrazoi nagusia izan da ULMA CyE (ULMA Packaging eta ULMA Construccion) barruko sekzioetako bakoitzak orain arte egiten zituen jarduerek Negozio, Gestio Eredu eta arrisku maila oso desberdinak eta independenteak zituztela.
Akordioaren arabera, ULMA Packaging S.Coop izeneko kooperatiba berri bat eratuko da, eta bertan gaur egungo Packaging Negozioa integratuko da; Eraikuntzako Negozioak, berriz, ULMA CyE, S.Coop. izen juridikoa mantenduko du. Horrenbestez, helburua Negozio bakoitzean gestio eraginkorragoa lortzea da, ULMA Taldea osatzen duten Nortasuna, Xedeak eta Konpromisoak mantenduz.