Ulma Conveyor Components
ULMA Conveyor-ek Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko ikastaro bat eman du TeknoDidaktika enpresaren bidez
Erakunde osoan prebentzioa sustatzeko eta berau lanean integratzen jarraitzeko asmoarekin, prestakuntza jarduera bat eman da.
Horren helburua zera da: produkzio, mantentze-lan eta biltegiko langile guztiek oinarrizko prestakuntza homologatua izatea, laneko arriskuen prebentzio arloan.
Ikastaroa hainbat egunetan zehar eman da Otxandioko ULMA Conveyor-en instalazioetan. TeknoDidactika enpresak eman du, Laneko Arriskuen Prebentzioko prestakuntza teoriko eta praktikoan espezializatua.
Ikastaroaren edukia PRESTAKUNTZARAKO METALAREN FUNDAZIOAK homologatuta dago. Prebentzio, legegintza, arrisku orokor, arrisku espezifiko, kudeaketako oinarrizko elementu eta lehen sorospenetako jarduerak hartzen ditu barne.