ULMA Conveyor Components Txileko Exponor azokan izan da — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Conveyor Components

ULMA Conveyor Components Txileko Exponor azokan izan da

Gure partner Rema Tip Top-ekin partekatu genuen stand-ean Exponor 2024 azokaren hogeigarren edizioan parte hartu zuten empresa askoren arreta bereganatu genuen, gure konposite arrabolak eta ingeniaritzako danborrak aurkeztu genituelako.
ULMA Conveyor Components Txileko Exponor azokan izan da
2024/06/21

EXPONOR azokaren hogeigarren edizioak mugarri bat ezarri du nazioarteko azoken historian, eta bertaratze-errekorra ezarri du, 50 mila bisitari baino gehiagorekin. 32 herrialderen presentziak ekitaldiaren irismen globala islatu zuen, eta 1.147 enpresa erakusketarien artean egoteaz harro gaude.

EXPONOR 2024an, gure konposite arrabolek eta ingeniaritzako danborrek adituen interesa piztu zuten, eta horrek harreman esanguratsuak ezartzea ahalbidetu zigun. Ekitaldi hau plataforma aparta izan da nazioarteko eszenatoki batean bikaintasunarekin eta berrikuntzarekin dugun konpromisoa erakusteko.