ULMA Conveyor-ek 2013 BAUMA ferian parte hartu du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Conveyor Components

ULMA Conveyor-ek 2013 BAUMA ferian parte hartu du

Aurreko apirilean (2013/04/15tik 21era) Munichen BAUMA 2013 feria burutu zen. BAUMA azokarik garrantzitsuena da eraikuntzako makineria, eraikuntzako material-makineria, meatzaritzako makineria eta eraikuntzarako ibilgailu eta ekipamenduen arloetan.
ULMA Conveyor-ek 2013 BAUMA ferian parte hartu du
2013/04/30

Azoka hau hiru urtean behin egiten da, eta  2013ko edizioa 30. urteurrena egin du, eraikuntza arloan munduko gertakizun inportanteena bihurtuz.

Aurten ere munduko  enpresarik handienek  hartu dute parte. Feriaren emaitzak oso positiboak izan dira, guztira 3.300 erakusle erregistratuta eta 570.000m2 osatuz.

Meatzaritzari dagokionez, lehengai erauzteak eta trasformazioak hurrengo eremuak osatzen ditu:

  • Lehengai-erauztea eta meatzaritzarako makinak
  • Lehengai-garraioa
  • Mineral prozesatze (koke labeak barne)

Aurten, bestalde, Indonesia “herrialde elkarturik” moduan aurkeztu da. Indonesiako merkatua estrategikoa da ULMA Conveyorentzat, meatzaritza arloan munduko merkaturik haundienetakoa eta garrantzituenetakoa delarik.

ULMA Conveyor-ek bisitari giza parte hartu du BAUMAn, tekniko-komertzial delegazio jori batez ordezkaturik. Hauek izan dira bisitaren helburu nagusiak:

  • Merkatu nitxoak eta negozioa indartzeko aukera berriak bilatzea
  • Lehengai erauzte eta garraio arloetan (conveyors)  joera berriak sakontasun gehiagorekin ezagutzea
  • Indonesia Bussiness Lounge aretoan  hitzaldi programan parte hartzea
  • Aukera aprobetxatzea bezero eta koraboratzaile nagusienekin harremanetan egoteko

 

Hurrengo edizioa 2016ko apirilaren 11tik 17era izango da. Informazio gehiago: www.bauma.de