Ulma Conveyor Components
ULMA CONVEYOR COMPONENTSEK LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DU REMA TIP TOP CHILEREKIN
ULMA Conveyor Componentsek, nazioartekotzearen eta munduan presentzia indartzearen aldeko apustuan, lankidetza hitzarmen bat sinatu du REMA TIP TOP CHILErekin; konpainia munduko erreferenteetako bat da garraiatze sistemetarako soluzioetan, eta oso kokapen ona du meatzaritzaren sektorean.
Lankidetza horren bitartez, prestazio handiko arrabola baten bidez indartu nahi dute beren apustua.
Hitzarmena aurtengo apirilaren 15ean sinatu zen. Sinadura telematikoki egin zen, egoera epidemiologikoaren ondorioz ezinezko zelako bidaiatzea, eta bi konpainietako zuzendaritzek parte hartu zuten.
Txileko merkatua estrategikoa da ULMA Conveyor Componentsentzat, herrialdean meatzaritzak duen garrantzia dela eta, eta, gainera, merkaturik egokienetakoa da HDC arrabola sartzeko (Heavy Duty).