Ulma Conveyor Components
ULMA Conveyor Components, GmbH eratu da
Alemaniako meatze-merkatuaren sektore indartsuan daukan presentziari bultzada emateko apustu estrategikoa sendotuz, ULMA Conveyor-ek filial komertzial bat eratu du herrialde horretan
Frankfurten eratu zen 2012ko abenduaren 13an, eta filial hori, langile komertzial propioen bidez, proiektuen (ingeniaritza) merkatuaz eta erreposizioaren merkatuaz arduratuko da. Gainera, bezeroarekiko hurbiltasun handiagoa eta presentzia zuzena ere izango ditu.
Horrela, prestazio altuen (Heavy Duty) produktu arloan erreferente izateko helburu estrategikoa gauzatu egin da, lignito meatzeen ezaugarrietara egokituta.
Nazioartekotzearen prozesu estrategikoan mugarri berri bat markatu da, beraz, meatze-sektorean mundu mailan indar handienetakoa eta exijentzia maila handienetakoa duen merkatu batean.