Ulma Conveyor Components
ULMA Conveyor Components EXPONOR 2015 azokan
ULMA Conveyor Components Exponor meatzaritza-azokan aurkeztu da. Azoka, Antofagastako hirian ospatu da, maiatzaren 11tik 15era.
![ULMA Conveyor Components EXPONOR 2015 azokan ULMA Conveyor Components EXPONOR 2015 azokan](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/ulma-conveyor-components-exponor-2015-azokan/@@images/image-900-a75d12a9048a6014eb6df9503ca9febe.jpeg)
ULMA Conveyor-en nazioartekotze prozesuan, Txile herrialde estrategikoetako bat da. Mundu mailako liderra da kobre ekoizpenean, %38ko kuotarekin. Meatzaritza, Barne Produktu Gordinaren %13 inguru da Txilen eta guztizko esportazioen %59,7 hartzen du.
Azokaren balorazioa oso positiboa da, bisiten kalitateagatik eta negozio-aukera berriengatik.
2014an filial komertziala sortu eta gero, aurten lan-talde komertziala eratu da. Azokan lan-talde komertzial osoa egon zen.