Ulma Conveyor Components
ULMA Conveyor Components-ek Alemaniako altzairu-enpresa hornitzeko kontratua lortu du
2014an lortutako homologazioa eta gero, ULMA Conveyor Components-ek Saarland eskualdeko altzairu-enpresa bat arrabolaz hornitzeko kontratua lortu du. Enpresa hau, munduko ekoizle handienetako bat da kable eta barrak bezalako produktu luzeetan.
![ULMA Conveyor Components-ek Alemaniako altzairu-enpresa hornitzeko kontratua lortu du ULMA Conveyor Components-ek Alemaniako altzairu-enpresa hornitzeko kontratua lortu du](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/ulma-conveyor-components-ek-alemaniako-altzairu-enpresa-hornitzeko-kontratua-lortu-du/@@images/image-900-a75d12a9048a6014eb6df9503ca9febe.jpeg)
Kontratua 2015erako da, urtero berritzeko aukerarekin. Alemaniako altzairu-enpresa batekin lortutako lehen kontratu hau mugarri garrantzitsua da eta zabaltzea espero da, Alemanian beste altzairu-enpresa batzuetan egiten ari diren homologazioekin.