ULMA Constructionek oroitzapen-plaka jaso du AENOR erakundearen eskutik — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Constructionek oroitzapen-plaka jaso du AENOR erakundearen eskutik

ULMA Constructionek ISO 9001 ziurtagiria azken 30 urteetan etenik gabe mantenduz erakutsi duen kalitatearekiko konpromezua dela eta, aipamen berezia jaso du AENOR erakundearen eskutik.
ULMA Constructionek oroitzapen-plaka jaso du AENOR erakundearen eskutik
AENOReko Gonzalo San Antonio Cledou eta ULMAko Alaitz Abarrategi, Iñaki Irizar, Igor Odriozola, Amaia Ugarte eta Abel Mediavilla.
2024/11/26

AENORek, kudeaketa-sistemen ziurtapenean liderra den erakundeak, gertaera hori aintzatetsi nahi izan du. Honela, ULMAk oroitzapen-plaka jaso zuen Gonzalo San Antonio, AENOReko ordezakariaren eskutik, atzo Showroomean antolatutako ospakizunean.

Aitzakia honek, gainera, ULMAren kalikate- kuadeaketarako sistema arau honetara modu zorrotzean egokitzea bultzatu eta mantentzeko 30 urte hauetan Kalitate Sailetik lan egin duten hainbat pertsona elkartzeko aukera eskaini du. Gainera, ekitaldi honetara hurbiltzeko aukera izan ez dutenak ere aintzatetsi eta eskertu nahi ditugu, kalitate-sistemaren ezarpena eta etengabeko hobekuntza bultzatu zuten, eta bultzatzen ari diren, pertsona guztiak.

Ziurtagiri honen garrantziaz jabetuta, eta bere balio korporatiboa den bezeroarenganako orientazioa praktikan jarrita, ULMA Constructionek borondatezkoa den arau horren aldeko apustua egin zuen, eta 1994ko otsailaren 11n lortu zuten lehen ISO 9001 ziurtagiria. Lorpen hau erakundearen izaera aitzindariaren eta hobetzeko gogoaren beste erakusgarri bat baino ez zen izan: gaur egun enpresen artean ISO arau hedatuena bada ere (2022an mundu mailan ziurtatutako 1.265.216 erakunde zeuden), 1994an 70.000 erakunde inguruk soilik lortu zuten ziurtagiri hau (egungo kopuruaren % 5 baino ez).

Aipatu bezala, ziurtagiriaren lehen lorpena oso mugarri garrantzitsua izan zen. Hala ere, hau kalitatearekiko konpromiso publikoaren hasiera baino ez zen izan: 30 urtez ziurtagiriari etengabe eustea da konpromiso horren ageriko froga. Izan ere, ziurtagiria mantentzeak etengabeko lana eskatzen du, urtero auditoriak eginez, eta erakunde osoa inplikatu da horretan, modu batera edo bestera. Honela, ziurtagiriaren azken berritzearekin, 2024ko apirilean, konstantzia eta kalitatearen aldeko apustua sendotzen jarraitzen du.

Horregatik guztiagatik, ULMA Constructionek kalitatearekin duen konpromisoa eta bezeroaren gogobetetasuna bilatzeko egindako ahaleginak ospatzeko eguna izan zen atzokoa. Konfiantza hain funtsezkoa den une honetan, borondatezko ziurtagiri honen aldeko apustuak erakusten du erakundeak bikaintasuna eta gardentasunaren alde egiten jarraituko duela.