ULMA Construccionek Versallesko jauregia zaharberritu du. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Construccionek Versallesko jauregia zaharberritu du.

Eraikina frantziar monarkiaren egoitza izan zen, eta UNESCOk Gizateriaren Ondare gisa sailkatuta dauka. Bertan lan ugari egin behar izan dira, aldamioak baliatuz. Jauregia Parisko hego-mendebaldean dago, Versalles hirian, eta gaztelua eta lursailak frantziar monarkia goratzeko diseinatu ziren.
ULMA Construccionek Versallesko jauregia zaharberritu du.
2012/03/03

Versallesko jauregiko Enbaxadoreen Eskailera gaineko estalkiaren konponketak aldamio izarraren moldakortasuna eta malgutasuna erakutsi ditu: BRIO Aldamio Multidirekzionala. Bere konfigurazio eta aplikazio askotarikoei esker, 17 m luze den behin-behineko estalki bat sortu ahal izan da, euskarrien arteko 22,5 distantziarekin, zaharberritzeko beharrezko lan guztiak egin ahal izateko. BRIO aldamioa oso erraz muntatzen denez, soluzio azkarra eta errentagarria eman die obra honetako eskakizun guztiei. Produktu ziurtatu baten bermea izateaz gain, langileei segurtasunik handiena eman die prozesu guztian zehar.

Produktu modularra denez, hainbat erabilera eman zaizkio, hala nola pasabideak, eskailerak, karga jasotzaileak, publizitate olanetako euskarriak, etab., inoiz ere jauregiak jasotzen dituen bisita ugariak oztopatu gabe.

Langileen segurtasuna lehentasuna izan da beti. Behar diren bitarteko guztiak eskuratu baino lehen ere, aldamioak berak funtsezko elementu bat dauka erorikoak galarazteko: segurtasun oina. Babes kolektiborako bitarteko bat da, beheko mailatik muntatzen denez, goiko pisura igotzean langileak erortzea galarazten du.

Publizitate olanari eutsi dion bitartean ingurunearen estetika mantendu du, bisita etengabeei eragin gabe, eta haizearen erasoei ere eutsi die.