ULMA Agricolaren HIGH TUNNEL berotegia — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Agrícola

ULMA Agricolaren HIGH TUNNEL berotegia

Merkatuan 35 urteko esperientzia duelarik, ULMA Agricolak produktuen aukera zabala du dagoeneko, eta hori zabaltzen eta bilakatzen ari da, eta etengabe sortzen diren beharretara egokitzen.
ULMA Agricolaren HIGH TUNNEL berotegia
2014/07/21

ULMA Agricolak eskari bakoitzaren beharretara ondoen egokitzen den irtenbidea eskaintzeko egiten du lan beti. Horretarako, instalazioak zein herrialdetan egiten diren eta bertako baldintza klimatikoak aztertzen dira, eta kasu askotan egitura bereziak garatzen dira, bezero bakoitzaren beharretara egokitzen direnak. Instalazio bakoitzean produktu bakarrak sortuz.

Azterketa horien ondorioz, eta klima tropikaleko bezeroek planteatutako beharrei erantzunez, batez ere Afrikako erdialdekoei, ULMA Agricolak tunel moduko berotegi modelo berri bat diseinatu du, HIGH TUNNEL izenekoa.

Produktuaren ezaugarri berezien artean aipatu daitezke oso produktu egokia dela klima tropikaleko instalazioetarako, laboreko kargarik gabe, eta haize, euri eta gaixotasunen aurrean babesa behar dutelarik.

ULMA Agricolaren produktu honen dimentsio estandarra 8 metro zabal eta 4 metro baino gehiagoko altuera dira, arkuen arteko3,5 metroko modulazioarekin, barrualdean lantzeko bolumen handiagoa eduki ahal izateko.

Goiko aldea plastikoz estali ohi den arren, aurreko aldeak sare modukoak zein plastikozkoak izan daitezke, eta alboko aireztapen bilgarria eduki dezakete.

HIGH TUNNEL modelo berriak landatzeko espazio babestua eskaintzen du, ULMA Agricolak fabrikatzen dituen produktuen erresistentzia, sendotasuna, kalitatea eta garantia mantentzen du, landa komunitateentzako neurrizko kostuarekin, eta, horrenbestez, garapen sozioekonomikoa eta elikagaien gaineko burujabetza sustatzen ditu.