ULMA Agricolak webgune berria estreinatu du Responsive diseinuarekin — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Agrícola

ULMA Agricolak webgune berria estreinatu du Responsive diseinuarekin

ULMA Agricolan webgune berria estreinatu dugu, oso bisuala, eleanitza eta gailu guztientzat optimizatua dena.
ULMA Agricolak webgune berria estreinatu du Responsive diseinuarekin
2015/06/09

Gure webgunea bisitatzen duten erabiltzaileen artean nabarmen hazi da interneten nabigatzeko gailu mugikorren erabilera, besteak beste, tabletena eta telefono adimendunena. Egoera berri honen aurrean eta webguneen gaur egungo diseinu eta garapen joerekin bat eginik, Responsive Design webgune bat sortu dugu. Diseinu eta garapen filosofia horrekin, orrialdearen bistaratze ezin hobea eskaintzen dugu, nabigaziorako erabiltzen den gailu mugikorrera egokituz, erraza eta intuitiboa.

Webgunea oso grafikoa den lehen orrialdearekin aurkezten da eta bertatik, gehien kontsultatutako ataletarako sarbidea dago: egitura ezberdinak, aplikazio anitzak, klima kontrolatzeko ekipamenduen aukera zabala eta ULMA Agricolak eskaintzen dituen zerbitzuak.

Merkatuan dugun esperientzia handia “proiektuak” izeneko atalean islaturik dago. Bertan, azken urteetan gauzatutako proiekturik garrantzitsuenen irudiak erakusten ditugu eta horretaz gain, proiektuan erabili den negutegiaren egituraren eta behar klimatikoei erantzuna emateko instalatutako ekipamenduen inguruko datu gehigarri batzuk ematen ditugu.

Produktu edo zerbitzu bakoitzari buruzko informazio garrantzitsuena ezagutzeko, www.ulmaaagricola.com gure webgunetik nabigatzera gonbidatzen zaitugu.