ULMA Agricolak Landareentzako Ospitale gisa erabiliko den berotegi bat instalatu du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Agrícola

ULMA Agricolak Landareentzako Ospitale gisa erabiliko den berotegi bat instalatu du

Espainian etxeko landareetarako egin den lehenengo udal ospitalea da. Ekimena iaz sortu zen, Pozuelo de Alarconeko Ingurumen Hezkuntzako Ikasgelan.
ULMA Agricolak Landareentzako Ospitale gisa erabiliko den berotegi bat instalatu du
2012/03/06

Landareen Ospitalea gaixo dauden landareak guztiz doan artatzeko zerbitzu bat da. Langile kualifikatuz hornituta dago, Pozuelo de Alarconeko Udalaren bitartez. Espezie botanikoetarako tratamendua eta aholkularitza egiten dira, lorezaintza ekologikoari buruzko ezagutza ere transmititzen da eta, ondorioz, zerbitzu ezinbesteko eta oso ezagun bihurtu da Madrilgo Erkidego osoan. Horrez gain, 100 boluntario baino gehiago ditu, landareak mantentzen eta zaintzen laguntzeko.

ULMA Agricolak wide span motako beirazko berotegi bat instalatu du, ingurumen baldintzak kontrolatzeko azken teknologiekin, eta hazkuntzarako mahai finkoekin hornituta, ahalik eta landare gehien hartu ahal izateko eta ahalik eta ondoen tratatu ahal izateko.

Zerbitzu berri hori handiagoa da, espezierik delikatuenak zaintzea ahalbidetzen du eta tratamendu espezifikoak ezartzekoa aukera ematen du.