ULMA Agrícola erakusketari izan zen 2010eko FIMA Agrícolan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Agrícola

ULMA Agrícola erakusketari izan zen 2010eko FIMA Agrícolan

FIMAren 2008ko edizioaren esperientzia positiboaren ondoren, ULMA Agrícola erakusketari gisa joan zen aurten ere FIMAren 36. ediziora. Azken edizio hori Zaragozan egin zen, otsailaren 9tik 13ra.
ULMA Agrícola erakusketari izan zen 2010eko FIMA Agrícolan
2010/05/05

Ia 200.000 pertsonak bisitatu zuen Nekazaritzako Makinen Nazioarteko Azoka -historian inoizko zifrarik handiena-. Azoka horrek 133.000 m²-tik gorako eremua hartu zuen, 34 herrialdetako 1.176 erakusketarirekin. Nazioarteko Azokaren 36.
edizioa egin izanak agerian jarri zuen nekazaritza munduak oso garrantzi handia duela munduko ekonomian. Iragana, oraina eta geroa 2010eko FIMAn batu ziren. Bost azoka egunok baliagarriak izan ziren egungo nekazaritzako makinen merkatuan dagoen maila tekniko eta teknologiko handia agerian jartzeko. ULMA Agrícola abeltzaintzarako biltegi eta pabiloiak egiteko aukera irudi bidez erakusten zentratu zen -berotegi egiturak erabiliz-. Aukera horrek interes handia sortu zuen bisitarien artean.